Aiako Testaje Zentroko 34. edizioa salmenta gutxikoa izan da.
Enkantean jarritako RJ eta RP Limusin arrazako 11 zekorretik 6 eskuratu ziren Errioxa, Salamanca, Avila eta Euskal Autonomia Erkidegoko ustiapenetarako. Preziorik altuena 6.900 eurokoa izan zen, Bizkaiko lurralde historikorako, 3.800 euroko irteera prezioarekin.
Bestalde, enkantean jarritako 12 RD haragizko zekor Limusinetatik, 5 eskuratu ziren. Preziorik altuena 3.300 eurokoa izan zen, 3.000 euroko irteera prezioarekin. Hauek Avila, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzainei esleitu zitzaizkien.
Blonda arrazari dagokionez, RJ 1 atera zen enkantera. 4.200 euroko irteera-prezioan esleitu zen, Bizkaiko lurralde historikorako.












