
Urriaren 26an, igandean, Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen hogeita hamaikagarren Enkantea izango da.
Enkante honetan haragitarako idisko ugaltzaileen bi arraza aurkeztuko dira: Limusin eta Pirenaika. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko da.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50€ aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin eta 12:00etan enkantearekin.
Enkanteratuko diren idiskoen irteera fitxak ikusteko:
Hogeita hamargarren enkante honetan, enkanteratutako animalia guztiak saldu ziren, 20 zekor guztira.
Esleitutako animaliak Euskal Autonomia Erkidegoko ustiapenetara joan ziren, baita Avila, Burgos, Galizia, Errioxa, Palentzia, Salamanca eta Kantabriakoetara ere.
Enkanteko preziorik altuena, 5.600 euroko Limusin RJ arrazako zekor bat, Salamancako abeltzain bati esleitu zitzaion, nahiz eta RJ eta RP animalien batez besteko esleipen prezioa 4.460 eurokoa izan zen, 3.300 euroko irteera prezioarekin. Haragien batez besteko prezioa, berriz, 3.285 eurokoa izan zen, eta irteera prezioa, 2.600 eurokoa.
Blonda arrazako ale bakarraren kasuan, 2.900 eurokoa izan zen prezioa, Galiziako abeltzain bati esleitu zitzaiona. Bere irteera prezioa 2.600 eurokoa izan zen.

Uztailaren 27an, igandean, Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen hogeita hamargarren Enkantea izango da.
Enkante honetan, haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dira: Limusin eta Blonda. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko da.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50 euro aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin, eta enkantea 12:00etan izango da.
Enkanteratuko diren idiskoen irteera fitxak ikusteko:
Hogeita bederatzigarren enkante honetan, enkanteratutako 29 zekorrak saldu ziren, hau da, animalien %100.
Esleitutako animaliak Euskal Autonomia Erkidegoko ustiapenetara joan ziren, baita Avila, Caceres, Galizia, Errioxa, Leon, Nafarroa, Palentzia, Salamanca eta Soriakoetara ere.
Enkanteko preziorik altuena, 7.900 euroko Limusin RJ arrazako zekor bat, Gipuzkoako abeltzain bati esleitu zitzaion, nahiz eta RJ eta RP animalien batez besteko esleipen prezioa 5.280 eurokoa izan zen, 3.300 euroko irteera prezioarekin. Haragien batez besteko prezioa, berriz, 3.700 eurokoa izan zen, eta irteera prezioa 2.600 eurokoa.
Blonda arrazaren kasuan, 3.700 eurokoa izan zen preziorik altuena, Cacereseko abeltzain bati esleitu zitzaiona, RJ arrazako zekor batengatik. RJ animalien batez besteko esleipen prezioa 3.500 eurokoa izan zen, 3.300 euroko irteera prezioarekin. Haragien kasuan, batez besteko prezioa 3.467 eurokoa izan zen, eta irteera prezioa 2.600 eurokoa.
Xaroles arrazaren preziorik altuena, 4.700 eurokoa, Arabako abeltzain bati esleitu zitzaion, 2.600 euroko irteera prezioarekin.
Pirenaika arrazaren preziorik altuena ere, 3.300 eurokoa, Arabako abeltzain bati esleitu zitzaion, 2.600 euroko irteera prezioarekin.
Apirilaren 27an, igandean, Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen hogeita bederatzigarren Enkantea izango da.
Enkante honetan, haragitarako idisko ugaltzaileen lau arraza aurkeztuko dira: Limusin, Pirenaika, Akitaniako Blonda eta Xaroles. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin eta Akitaniako Blonda arrazak enkanteratuko dira.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50 euro aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin, eta enkantea 12:00etan izango da.
Hogeita zortzigarren enkante honetan, salmenten arrakasta handia, enkantean jarritako animalien % 100 salduak izan ziren.
Enkantean jarritako 28 zekorretatik 28 saldu ziren. Esleitutako animaliak Euskal Autonomia-Erkidegoaren ustiapenetara joan ziren, baita Burgos, Huesca, Errioxa,
Lugora, Nafarroa, Salamanca eta Soriara ere.
Enkantearen preziorik altuena 7.300€eko limusin RJ arrazako zekor bat Bizkaiko abeltzain bati esleitutako. RJ eta RP animalien batez besteko esleipen-prezioa 4.678€-koa izan zen, 3.300€-ko prezioan. Eta haragien batez besteko prezioa 3.931€-koa izan zen, eta irteera-prezioa 2.600€-koa.
Pirinioetako arrazaren kasuan, preziorik altuena 3.400€-koa izan zen, Gipuzkoako abeltzain bati esleitua. Esleipenaren batez besteko prezioa 2.950€-koa izan zen, eta hasierako prezioa 2.600 €-koa.
Blondako arrazaren kasuan, 2.600€-koa prezioan Soriako abeltzain bati esleitua. Irteera-prezio berean.
Txaroles arrazaren kasuan, 2.700€-koa prezioan Bizkaiko abeltzain bati esleitua. Beren irteera-prezioa 2.600€koa izanik.
Urriaren 27an, igandean, Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen hogeita zortzigarren enkantea izango da.
Enkante honetan, haragitarako idisko ugaltzaileen lau arraza aurkeztuko dira: Limusin, Pirenaika, Blonda eta Xaroles. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko da.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50 euro aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin, eta enkantea 12:00etan izango da.
Enkanteratuko diren idiskoen irteera fitxak ikusteko:
Hogeita zazpigarren enkante honetan, salmenten arrakasta handia izan zen, enkantean jarritako animalien ia % 100 saldu baitziren.
Enkantean jarritako 27 zekorretatik 26 saldu ziren. Esleitutako animaliak Euskal Autonomia Erkidegoaren ustiapenetara joan ziren, baita Avila, Burgos, Kantabria, Galizia, Errioxa, Nafarroa eta Soriara ere.
Enkantearen preziorik altuena 5.700 eurokoa izan zen, Nafarroako abeltzain bati esleitutakoa limusin RJ arrazako zekor batengatik. RJ eta RP animalien batez besteko esleipen prezioa 4.291 eurokoa izan zen, eta irteera prezioa, 3.300 eurokoa; haragien batez besteko prezioa, berriz, 3.640 eurokoa izan zen, eta irteera prezioa, 2.600 eurokoa.
Blondako arrazaren kasuan, preziorik altuena 3.500 euro izan zen, Soriako abeltzain bati esleitutakoa. Esleipenaren batez besteko prezioa 2.933 eurokoa izan zen, eta hasierako prezioa, 2.600 eurokoa.
Pirinioetako arrazaren kasuan, ordea, preziorik altuena 2.800 euro izan zen, Bizkaiko abeltzain bati esleitutakoa. Esleipenaren batez besteko prezioa 2.700 eurokoa izan zen, eta hasierako prezioa, 2.600 eurokoa.
Urriaren 27an, igandean, Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen hogeita zazpigarren enkantea izango da.
Enkante honetan, haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dira: Limusin, Pirenaika eta Blonda. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko da.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50 euro aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin, eta 12:00etan, enkantearekin.
Enkanteratuko diren idiskoen irteera fitxak ikusteko:









