Arraza Anitzeko Ganaduen XXXIII. Enkantearen Emaitza
Aiako Testaje Zentroko 33. edizioan salmenta arrakastatsua eta publiko ugari.
Enkantean jarritako RJ eta RP Limusin arrazako 14 zekorretik 8 eskuratu ziren Kantabria, Leon, Burgos, Errioxa eta Euskal Autonomia Erkidegoko ustiapenetarako. Preziorik altuena 5.200 eurokoa izan zen, 3.800 euroko irteera prezioarekin.
Bestalde, Enkantean jarritako 12 RD haragizko zekor Limusinetatik, 11 eskuratu ziren. Preziorik altuena 5.400 eurkoa izan zen, 3.000 euroko irteera prezioarekin. Hauek Palentzia, Leonera, Kantabria, Leon eta Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzainei esleitu zitzaizkien.
Pirenaika arrazaren kasuan, enkantera ateratako biak eskuratu ziren. Prezio altuena 3.700 eurokoa izan zen, errematean, 3.000 euroko irteera prezioarekin.
Blonda arrazari dagokionez, 2 RJ eta RP bakarra atera ziren enkantera. RJ biak eskuratu ziren, biak Salamankako ustiapenetarako. Preziorik altuena 6.300 eurokoa izan zen, errematean.