Erosketa Protokoloa Arraza Anitzeko Ganaduen Enkantean
AIA – XXXII. Enkantea – Urtarrilak 25
Dermatosi nodularra dela eta, AIAn zekor bat erosi nahi baduzu, zure eskualdeko nekazaritza-ofizinaren idatzizko baimena behar duzu mugimenduetarako.
Gipuzkoa Dermatosi Nodular Kutsakorreko (DNK) txertaketa eremu moduan izendatua izan da.
Ibarrolan aurkitzen diren abelgorri guztiak DNK aurka txertatu dira.
Honek mugimenduekiko eragina daukanez, enkantean parte hartu eta idiskoren bat erosteko asmoa eduki dezaketenek ondorengoaren berri eduki behar dute:
- Euskal Autonomia Elkartera eta Nafarroara mugimendu librea, mugimendurako gida, enkante egun berean egin ahal izango da.
- Beste autonomia-erkidego batzuk:
- Norako eskualdeko nekazaritza bulegoaren baimena beharko da, gida egin eta mugimendua egin ahal izateko.
- Mugimendua egiteko baimena enkantea aurretik ez bada eskuratu:
- Enkante egunean ezin izango da gida egin eta abelgorria eraman OTSAILAREN 6ra arte
- Norako nekazaritza bulegoak ez badu mugimendua egitea baimentzen, idiskoa ezingo da eraman
- Mugimenduak egiteko baimena enkantea egin aurretik eskatze komeni da, ondoren arazorik egon ez dadin eta gida enkante egunean bertan egin ahal izateko.
- Baimena idatziz eduki behar da
- Ibarrolako albaitariari eman behar zaio, egun bertan edo ondoren gida egin ahal izateko