Arraza Anitzeko Ganaduen XXXII. Enkantea

Urtarrilaren 25ean, igandea, Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen hogeita hamabigarren Enkantea izango da.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen lau arraza aurkeztuko dira; Limusin, Pirenaika, Blonda eta Txarolesa. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin eta Blonda arraza enkanteratuko da.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50€ aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin eta 12:00etan enkantearekin.
Enkanteratuko diren idiskoen irteera fitxak ikusteko: