Arraza Anitzeko Ganaduen XXXII. Enkantearen Emaitza
Aiako Testaje Zentroko 32. edizioan salmenta arrakastatsua eta publiko ugari.
Enkantean jaritako RJ eta RP Limusin arrazako 10 zekorretik 9 eskuratu ziren Burgos, Cáceres, Zamora, Toledo eta Euskal Autonomia Erkidegoko ustiapenetarako. Preziorik altuena 6.400 eurokoa izan zen, 3.800 euroko irteera prezioarekin.
Bestalde, Enkantean jarritako 9 RD haragizko zekor Limusinetatik guztiak saldu ziren. Preziorik altuena 7.300 eurokoa izan zen, 3.000 euroko irteera prezioarekin. Hauek Palentzia, Kantabria, Huesca, Burgos, Lugo, eta, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzainei esleitu zitzaizkien.
Pirenaika arrazaren kasuan, enkantean jarritako zekor bakarra Gipuzkoako ustiapen batek eraman zuen irteera prezioan, 3.000 euroan.
Blonda arrazari dagokionez, 2 RJ eta RD bakarra atera ziren enkantera. Prezio altuena 6.800 eurokoa izan zen, errematean.
Txaroles arrazan enkantera ateratako zekor bakarra saldu gabe geratu zen.