Arraza Anitzeko Ganaduen XXIX. Enkantearen emaitza
Hogeita bederatzigarren enkante honetan, enkanteratutako 29 zekorrak saldu ziren, hau da, animalien %100.
Esleitutako animaliak Euskal Autonomia Erkidegoko ustiapenetara joan ziren, baita Avila, Caceres, Galizia, Errioxa, Leon, Nafarroa, Palentzia, Salamanca eta Soriakoetara ere.
Enkanteko preziorik altuena, 7.900 euroko Limusin RJ arrazako zekor bat, Gipuzkoako abeltzain bati esleitu zitzaion, nahiz eta RJ eta RP animalien batez besteko esleipen prezioa 5.280 eurokoa izan zen, 3.300 euroko irteera prezioarekin. Haragien batez besteko prezioa, berriz, 3.700 eurokoa izan zen, eta irteera prezioa 2.600 eurokoa.
Blonda arrazaren kasuan, 3.700 eurokoa izan zen preziorik altuena, Cacereseko abeltzain bati esleitu zitzaiona, RJ arrazako zekor batengatik. RJ animalien batez besteko esleipen prezioa 3.500 eurokoa izan zen, 3.300 euroko irteera prezioarekin. Haragien kasuan, batez besteko prezioa 3.467 eurokoa izan zen, eta irteera prezioa 2.600 eurokoa.
Xaroles arrazaren preziorik altuena, 4.700 eurokoa, Arabako abeltzain bati esleitu zitzaion, 2.600 euroko irteera prezioarekin.
Pirenaika arrazaren preziorik altuena ere, 3.300 eurokoa, Arabako abeltzain bati esleitu zitzaion, 2.600 euroko irteera prezioarekin.