Arraza Anitzeko Ganaduen XXVII. Enkantearen emaitza
Hogeita zazpigarren enkante honetan, salmenten arrakasta handia izan zen, enkantean jarritako animalien ia % 100 saldu baitziren.
Enkantean jarritako 27 zekorretatik 26 saldu ziren. Esleitutako animaliak Euskal Autonomia Erkidegoaren ustiapenetara joan ziren, baita Avila, Burgos, Kantabria, Galizia, Errioxa, Nafarroa eta Soriara ere.
Enkantearen preziorik altuena 5.700 eurokoa izan zen, Nafarroako abeltzain bati esleitutakoa limusin RJ arrazako zekor batengatik. RJ eta RP animalien batez besteko esleipen prezioa 4.291 eurokoa izan zen, eta irteera prezioa, 3.300 eurokoa; haragien batez besteko prezioa, berriz, 3.640 eurokoa izan zen, eta irteera prezioa, 2.600 eurokoa.
Blondako arrazaren kasuan, preziorik altuena 3.500 euro izan zen, Soriako abeltzain bati esleitutakoa. Esleipenaren batez besteko prezioa 2.933 eurokoa izan zen, eta hasierako prezioa, 2.600 eurokoa.
Pirinioetako arrazaren kasuan, ordea, preziorik altuena 2.800 euro izan zen, Bizkaiko abeltzain bati esleitutakoa. Esleipenaren batez besteko prezioa 2.700 eurokoa izan zen, eta hasierako prezioa, 2.600 eurokoa.