Arraza Anitzeko Ganaduen XXX. Enkantearen emaitza
Hogeita hamargarren enkante honetan, enkanteratutako animalia guztiak saldu ziren, 20 zekor guztira.
Esleitutako animaliak Euskal Autonomia Erkidegoko ustiapenetara joan ziren, baita Avila, Burgos, Galizia, Errioxa, Palentzia, Salamanca eta Kantabriakoetara ere.
Enkanteko preziorik altuena, 5.600 euroko Limusin RJ arrazako zekor bat, Salamancako abeltzain bati esleitu zitzaion, nahiz eta RJ eta RP animalien batez besteko esleipen prezioa 4.460 eurokoa izan zen, 3.300 euroko irteera prezioarekin. Haragien batez besteko prezioa, berriz, 3.285 eurokoa izan zen, eta irteera prezioa, 2.600 eurokoa.
Blonda arrazako ale bakarraren kasuan, 2.900 eurokoa izan zen prezioa, Galiziako abeltzain bati esleitu zitzaiona. Bere irteera prezioa 2.600 eurokoa izan zen.