Testajean egiten zaizkien kontrolak

 

Blonde eta Limousin arrazako idiskoen elikadura

Animalia bakoitzak eguneroko batez besteko irabazia 1.200 g. baino gehiagokoa izatea da helburua.
Koarentena-aldiko janaria:

  • Lehen hamabost egunetan estresaren aurkako pentsua, nahi beste
  • Nahi adina lasto

Testaje-aldiko janaria:

  • Eusko Label JIG-ak ziurtatuko hazkuntza pentsua, nahi beste
  • Nahi adina lasto

Limousin eta Blonde arrazako idiskoei egiten zaizkien pisaketak eta neurketak:

  • Idiskoak hilero pisatzen dira eta emaitzak web gunean argitaratzen dira. Idiskoren bat asko aldenduko balitz helburuetatik, baztertu egingo litzateke.
  • Bestalde lehenenego eta azken pisaketekin batera, gurutzerainoko altuera neurtzen zaie. Datu hauek pisaketakoekin batera lotearen bilakaera adierazten dute.