Guri buruz
Nekazaritza Ministerioak Espainiako Limousin eta Blonde d’Aquitaine idisko limousinen testaje-zentro ofizial eta homologatua gara.
ELIFEko (Euskadiko Limousin Federazioa) baserritarrek beharrezkoa ikusi zuten Idiskoen testaje-zentro bat sortzea, estatu mailan ez baitzegoen horrelakorik. Helburua garbia zen, Aiako Testaje Zentroa estatu mailako erreferentzia-zentroa izatea, baserritar guztiei berme sanitarioa eta genetikoa eskainiko zizkiena.
1995. urtean jarri zen martxan Zentroa aipatutako asmoa aurrera eramateko; Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta ELIFEren artean lankidetza-akordio bat sinatu zen, eta Foru Aldundiak, Gipuzkoan, Aiako Laurgain auzoan duen Ibarrola Goikoa ustiategiaren zati bat utzi zion ELIFEri aipatutako helburua betetzeko.
Helburua argia zen: Aiako Testaje Zentroa erreferentzia nazionala izan behar zen berme sanitarioa eta genetikoari dagokionez abeltzain guztientzat.
Aiatik irteten diren idiskoen nazio mailako ospea eta onarpena zirela eta, 2001. urtean Euskadiko Limousin Federazioarekin (ELIFE) eta Euskadiko Blonde d’Aquitaine Federazioarekin (EBAFE) hitzarmenak sinatu ziren.
Haragi sektorearen hobekuntza garai berri honetan, eraikin berriak egin dira, non arraza guztietako haragi idisko testajeak aurrera eramaten dira, ez bakarrik Limusin eta Blonda arrazakoak, baizik eta arraza guztietako idiskoak, Pirenaica eta Charolesa bezala. Honen helburua, haragi sektorea hobetzeko balio duten idiskoak lortzea da.
Instalazioak: Koarentena-aldiko ukuilua, testaje-pabiloiaren handitzea, diziplina anitzeko enkante nabea.
ZER BERMATZEN DUGU?
Urte hauetan zehar, testaje- zentrotatik 115 idisko lote pasatu dira (82 lote Limousin arrazakoak eta 33 lote Blonde d’Aquitaine arrazakoak). Guztira, arrazak hobetzeko programan dauden 60 ganadutegi ezberdinetako 1.518 idisko pasatu dira zentrotik.
Idisko hauetatik, 1.000 idisko baino gehiago hobekuntza genetikoa aurrera eramateko zabaldu dira, ez bakarrik Euskadiko Autonomi Erkidegoan, baita Salamanca, Trujillo, Soria, Errioxa, Aragoi, Madril… bezalako lekuetara ere.
Egon diren txapelketa monografiko ezberdinetan jasotako sariak eta emaitza positiboak Aiako Testaje Zentroan idiskoen kalitatea bermatzen dute. Txapelketa hauek nazionalak eta internazionalak dira, esate baterako, Espainiako Salamankako txapelketak, Burdeoseko Txapelketa internazionala, Versalles, eta abar.
ZEIN DA GURE HELBURUA?
Estatu mailan erreferentzia-zentroa izatea, berme sanitario eta berme genetikoari dagokionez.
Gaur egun, haragi sektorea erronka berriei aurre egiteko bultzada berria behar du:
- Elikatze-segurtasuna, Animalien Ongizatea, jendartearen eskaerei aurre egiteko kalitate markak, banatzaile ezberdinekin lankidetza hitzarmenak, eta abar.
- Genetika eta Osasun kalitate handiko idiskoaz hornitzea, ez bakarrik Bizitza egokipen edo egokipen Mistoan, baizik eta haragi-ekoizpena hobetzeko orientabidea hartuz, animali gizentze prozesu egokia aurrera eraman eta gero osaera oneko kanalak zabaltzeko nahian.
ZER NOLAKO EKARPENA EGITEN DUGU?
- Ama-gaitasunen arraza hobekuntza lortzen duten idisko puruak. Helburu hori lortzeko, hobekuntza genetikoaren prozesuaren parte diren esplotazioetan idiskoak hautatzen dira, kalifikazio morfologikoa eta errendimendu kontrolak kontuan hartuz.
- Idisko Ugatzaile Gazteak (RJ), Ugatzaile Promesak (RP), Haragi Ugatzaileak (RC).
- Genealogia. Guraso, aiton-amonak eta birraitona-amonen izena de identifikazio zenbakia.
- Filiazio Bermea DNA analisien bitartez.
- Erabilpen aholkularitza. Goiztiar, berantiar, mistoa,…
- Indize genetikoak. Animalien balio genetikoaren baliospena.
- Errendimendu kontrola.
- Testajearen balorazio finala, non lortutako emaitzak azaltzen dira.
ZEIN DA GURE BERMEA?
Gure abeltzaintzainek egindako lan paregabea, tekniko eta giza taldeekin (albaitariak, genetistak, informatikoak, kontroladoreak,…) batera lan egiten, baita Euskal Autonomi Erkidegoen administrazioekin ere. Proiektu honen azkenengo helburua osasun kalitate eta kalitate genetiko handiko animaliak bermatzea da, zure esplotazioaren hobekuntza ekonomikoa lortu eta errentagarritasuna handitzeko asmoz.
Zentroaren helburuak
Idiskoekin:
- Idiskoen testaje ofiziala egitea, animalia horien balorazioa objektiboa ahalbideratuko duten indizeak lortuz.
- Kalitate genetikoa eta berme sanitarioa duten animalien hedapena sektoreko ganaduzaleen artean, enkante eta salmenta publikoetan.
- Material genetikoa hedatzea ABEREKIN S.A. intseminazio zentrora animalia onenak eramanez.
- Beste herrialde batzuekiko dependentzia ekiditea material genetikoa eta hazitarako animaliak erosteko orduan.
Emeekin:
- Aurrerako bigen hazkuntza kolektiboa, zentroan dauden instalazioak aprobetxatuz.
- Zentroko bigen balorazio morfologiko-funtzionala egitea.
- Aurrerako bigen beharra duten ukuiluak kalitatezko bigekin hornitzea.
- Bertan dauden animalien salmenta bateratuak egiteko aukera ematea.
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera: 08:00-13:00 eta 14:00-17:00.
- Larunbatetan: 08:00-10:00, animaliei jaten emateko soilik.
- Igande eta jaiegunetan: 08:00-10:00, animaliei jaten emateko soilik.