Testajean egiten zaizkien kontrolak
Blonde eta Limousin arrazako idiskoen elikadura
Animalia bakoitzak eguneroko batez besteko irabazia 1.200 g. baino gehiagokoa izatea da helburua.
Koarentena-aldiko janaria:
- Lehen hamabost egunetan estresaren aurkako pentsua, nahi beste
- Nahi adina lasto
Testaje-aldiko janaria:
- Eusko Label JIG-ak ziurtatuko hazkuntza pentsua, nahi beste
- Nahi adina lasto
Limousin eta Blonde arrazako idiskoei egiten zaizkien pisaketak eta neurketak:
- Idiskoak hilero pisatzen dira eta emaitzak web gunean argitaratzen dira. Idiskoren bat asko aldenduko balitz helburuetatik, baztertu egingo litzateke.
- Bestalde lehenenego eta azken pisaketekin batera, gurutzerainoko altuera neurtzen zaie. Datu hauek pisaketakoekin batera lotearen bilakaera adierazten dute.