SALMENTA-ITXAROPENAK BETETA AIAKO TEST ZENTROAREN HAZITARAKOEN HAMAZORTZIGARREN ENKANTEAN.
Limusina-arrazaren testajeko 100. lotearen enkantea zela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak sektorea omentzeko ekitaldi bat egin zuen, urte guzti hauetan zentroko langileei, Euskal Autonomia Erkidegoko hobekuntza genetikoko teknikariari eta bere historian zehar zentroaren funtzionamendu egokian zeregin garrantzitsua izan duten erakundeetako ordezkariei egindako lana sarituz.
Hamazortzigarren enkante honetan itxaropen guztiak berriro ere betetzen dira, publiko-asistentziarekiko hainbeste esparrua, oraingo aleen salmentarekin bezala, betez.
Enkantean jarritako 29 zekorretatik 18 saldu ziren. Esleitutako animaliak Euskal Autonomia-Erkidegoaren ustiapenetara joan ziren, halaber, Ávila-ra, Burgos-era, Cantabria-ra, Salamanca-ra, Soria-ra, Toledo-ra etab…..
Enkantearen preziorik altuena 5.800€koa izan zen Gipuzkoako abeltzain bati esleituta.