Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dira; Limusin, Blonda eta Txarolesa. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko da.
COVID-19 dela eta, enkanterako edukiera mugatua izango da eta parte hartu ahal izateko, aldez aurretik akreditatu eta fidantza (50 €) beharko da. Antolakuntzatik urruntasuna eta garbitasun arauak ahalik eta gehien zainduko dira.
Ezarritako arauak hauek dira:
Aurre Akreditazioa 682 340 679: Gehienez 2 pertsona akreditazio bakoitzeko, enkante-interesa duen pertsona eta laguntzailea. Ibilgailuaren matrikula eskatuko da.
Fidantza (50€): Esparruaren sarreran kobratuko da.
Animalien Bisita: Enkante-egunean animaliak bisitatzeko 2 txanda ezarriko dira:
10:30 eta 11:15. Bisita egin nahi baduzu, akreditazioan adierazi beharko duzu.
Maskara eskatzen da.
Antolatzaileak ezarritako arauak denbora guztian betetzea.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50€ aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin eta 12:00etan enkantearekin.
Bederatzigarren enkante honetan aurreikuspen guztiak berriro betetzen dira, bai enkantean parte hartzeko akreditazioekin (109), baita ON LINE salmentan dauden aleen salmentarekin.
Enkantean jarritako 36 zekorretatik 30 saldu ziren. Esleitutako animaliak Euskal Autonomia-Erkidegoaren ustiapenetara joan ziren, halaber, Avila-ra, Burgos-era, Huelva-ra, Nafarroara, Salamanca-ra, Soria-ra, etab…..
Enkantearen preziorik altuena 3.300€koa izan zen. Limusin arrazako bat, Gatikako (Bizkaia) abeltzain bati esleitua eta Blonda arrazakoa, Lizurdiagako (Nafarroa) abeltzain bati.
Iruzkinak desaktibatuta daude AIAKO TESTAJE ZENTROKO HAZITARAKO ABEREEN BEDERATZIGARREN ENKANTEAN ETA LEHEN ON LINE EGINDAKO SALMENTEN AURREIKUSPENAK sarreran
Datorren igandeko enkantea arrakasta bat izateko lanean ari gara. Lehen aldia da Euskal Herrian izango den sektoreko enkante bat ON-LINE egingo dela, eta horregatik jarraian zenbait zalantza argitzen saiatuko gara. Erosketa esperientzia onena izan dadin hurrengo ohiko galderak prestatu ditugu bakoitzak bere erantzuna duela.
1- Nola funtzionatzen du online enkanteak?
Oso erraza da. Lehenik eta behin, inprimaki txiki bat bete behar da. Behin hau eginda konfirmazio mezu bat jaso arte itxaron behar duzu, mezu honek konfirmatuko dizu eta jada alta emanda zaudela. Behin hau eginda, online enkanterako eta plataformak eskaintzen dituen zerbitzu guztietarako sarbidea izango duzu.
Online enkantean parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da zure erabiltzaile-profila sortzea. Zure profila sortu ondoren, eskaintza egin ahal izango duzu.
Enkante-sistema 100€ko goranzko eskaintzak izango dira, dagoeneko ezarrita dagoen irteera-prezio batetik aurrera. Enkantea ixteko orduan eskaintza handiena egiten duen erabiltzaileari esleituko zaio animalia.
2- Nola egiaztatu naiteke enkanterako?
Parte hartzaileak inprimaki bat bete beharko du hurrengo datuekin:
NAN edo IFZ,
Ustiapen-kodea
Izen-abizenak
Helbide osoa
Posta-kodea
Udalerria
Probintzia
Mugikorra (2 mugikor)
Posta elektronikoa (derrigorrezkoa)
BEZaren araubidea (aukerakoa)
Inprimaki bakoitzetik ERABILTZAILE bat sortuko du, bai eta plataformara sarbidea izateko gogoratu beharko duzun GAKO bat ere, behin hau sartuta plataforman barruan izango zara, bertan dinamika ikusi edo eskaintzak egin ahal izango dituzularik.
3- Noiz egin ditzazket animalien gaineko eskaintzak?
Apirilaren 17an, ostirala, 17:00tan interesatzen zaizkigun animaliengan puja ezberdinak egiteko aukera irekiko da. Eskaintza bat egin ahal izateko lehenik eta behin plataforman alta eman behar dugu, 2. zenbakian zehaztutako pausuak jarraituz. Behin hau eginda, enkanteko antolakuntza batzordeak gure eskakizuna baimendu beharko du, eta gaituta gaudenean enkanteratuko diren animaliak aztertzen hasi ahal izango gara.
Animali hauek arrazaka antolatuta ageriko zaizkigu (Limusin, Pirenaika eta Txaroles Haragitako idisko Ugaltzaileak eta Limusin eta Blonda RJ eta RP Ugaltzaileak). Behin interesatzen zaigun animalia identifikatzerakoan honen gainean klik eginda animaliaren fitxara iritsiko gara. Bertan honen argazkia, bere fitxa teknikoa edo bestelako balizko informazioa aurkituko dugu.
Fitxan bertan REALIZAR PUJA (mailu ikonoa) edo ACTIVAR SEGUIMIENTO (begi ikonoa) aukerak izango ditugu. Eskaintza bat egiten badugu, hau azkena baino 100 euro gehiagokoa izan beharko da eta hau egindakoan “Mis Pujas” atalean jarraipena egin ahal izango dugu. Gainera gure eskaintza egindakoan edo hau gainditua izan denean webgune zein korreo elektroniko bitartez notifikatuak izango gara.
Bestalde, jarraipena egitea aukeratzen badugu animali zehatzaren nobedadeak jarraitu ahal izango ditugu pujarik egin gabe.
Eskaintzak datorren igandea, apirilak 19, eguerdiko 14:00ak arte egin ahal izango dira, une horretan bukatuko baita enkantea.
Puja bat norbaitek azken unean gainditzen badu, une horretararte puja garaiena izan duen erabiltzaileak minutu bateko tarte gehigarria izango du bere eskaintza gainditu ahal izateko.
Bestalde, 14:00tan, behin enkantea bukatuta, esleituak izan ez diren animaliengandik eskaintzak egiteko aukera irekiko da 15 minutuko tarte gehigarrian.
4- Zertara konprometitzen naiz enkantean eskaintza bat egiten badut?
Enkantean zehar prezio jakin batean eskaintza bat egiteak hau onartuz gero erosketa formalizatzera behartzen zaitu. Animalia esleitzen zaion parte-hartzailearekin harremanetan jarriko gara, eta hau egiten dugun unean ordaintzeko modua eta fakturatzeko eredua adostuko ditugu.
5- Nola kudeatzen dira irteera, garraioa eta osasun-gidak?
– Garraio-metodoak:
Berezko garraioa: animalia eskuratzen duena bere garraioaz arduratzen da.
Erakundeak kudeatutako garraioa: koordinazioa animalien xedearen arabera (hainbat animalia ibilbidearen arabera, eta hori helmuga batetik gertu dauden erosleen kopuruaren araberakoa izango da). Kostu hori eroslearen kontura da.
Animalia, gehienez, esleipena egin eta astebeteko epean atera beharko da zentrotik.
– Osasun-gidak eta probak:
Testaje-zentroko albaitari-arduradunak garraio-gida egingo du animaliak kargatzeko unean, eta animaliaren osasun-probak erantsiko ditu:
Tuberkulosia.
Bruzelosia.
Perineumonia.
Leukosia.
gB eta gE IBR askeak.
BVD antigenoa.
Paratuberkulosia
Neosporak.
6- Zein animalia aurkituko ditugu enkantean?
Enkanteko animalia guztiak arraza desberdinetako gure kalifikazio-teknikariek testatu, kalifikatu eta hautatu dituzte, eta aldez aurretik jatorrizko etxaldeetan hautatu dituzte. Aiako testaje zentroak, horrela, enkantean jarri beharreko animalien kalitate genetiko zein sanitario altua bermatzen du. Gure zentroa Aiako udalerrian (Gipuzkoa) dago zentralizatuta.
Arraza garbiko ama-gaitasunak hobetzeko hazitarako garbiak, errendimenduak kontrolatzeko pisuetan eta kalifikazio morfologikoan oinarritutako hobekuntza genetikoko ustiategietan hautatuak.
Ar ugaltzaileak:
Ugaltzaile Gaztea (RJ)
Ugaltzaile Promesa (RP)
Harakin-ugaltzailea (RC)
Gutun genealogikoa: gurasoen, aitona-amonen eta birraitona-amonen izena eta identifikazio-zenbakia.
DNA analisi bidez bermatutako filiazioa.
Erabilera-kontseilua: goiztiarra, karguduna, mistoa, etab.
Indize genetikoak: animalia baten balio genetikoaren estimazioa.
Proba espermatikoa: RJ edo RP txahal guztiek proba espermatiko positiboa dute.
Errendimendu kontrola.
Testajearen azken balorazioa, honako hauen emaitzak azalduz:
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dira; Limusin, Txarolesa eta Pirenaikoa.RJ + RPugaltzaileen artean ere Limusin eta Blonda arrazakenkantera aterakodira.
ON LINE Enkantearen hasiera, Apirilaren 17an arratsaldeko 17:00etatik apirilaren 19raino eguerdiko 14:00ak arte.
Zortzigarren enkante honetan itxaropen guztiak berriro ere betetzen dira, publiko-asistentziarekiko hainbeste esparrua, oraingo aleen salmentarekin bezala, betez.
Enkantean jarritako 27 zekorretatik 23 saldu ziren. Esleitutako animaliak Euskal Autonomia-Erkidegoaren ustiapenetara joan ziren, halaber, Leon-era, Galiziara, Kantabria-ra, Huesca-ra, Nafarroara, Cáceres-era, Errioxara, etab…..
Aberekin S.A. Intseminazio zentroak, limusin arrazako ale 1 erosi zuen.
Enkantearen preziorik altuena 6.700€koa izan zen Lazkao-ko abeltzain bati esleituta, Gipuzkoa.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen lau arraza aurkeztuko dira; Limusin, Blonda, Txarolesa eta Pirenaikoa. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko da.
Jardunaldia 10:30etan hasiko da idiskoen aurkezpenarekin, eta 11etan izango da enkantea.
Zazpigarren enkante honetan itxaropen guztiak berriro ere bete dira, publiko-asistentzia zein aleen salmentari dagokionez, aurreikuspen guztiak betez.
Enkantean jarritako 20 zekorretatik 15 saldu ziren. Esleitutako animaliak Euskal Autonomia-Erkidegoaren ustiapenetara joan ziren, halaber, Burgos-era, Cantabria-ra, Salamanca-ra, etab…..
Enkantearen preziorik altuena 4.000€koa izan zen Tolosa-ko (Gipuzkoa) abeltzain bati esleituta.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen lau arraza aurkeztuko dira; Limusin, Blonda, Txarolesa eta Pirenaikoa. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko da.
Jardunaldia 10:30etan hasiko da idiskoen aurkezpenarekin, eta 11etan izango da enkantea.
Seigarren enkante honetan itxaropen guztiak berriro ere betetzen dira, publiko-asistentziarekiko hainbeste esparrua, oraingo aleen salmentarekin bezala, betez.
Enkantean jarritako 34 zekorretatik 26 saldu ziren. Esleitutako animaliak Euskal Autonomia-Erkidegoaren ustiapenetara joan ziren, halaber, Avila-ra, Cantabria-ra, Errioxara, Salamanca-ra, Soria-ra, Teruel-era etab…
Enkantearen preziorik altuena 6.700€koa izan zen Elorrio-ko abeltzain bati esleituta, Bizkaia.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen lau arraza aurkeztuko dira; Limusin, Blonda, Txarolesa eta Pirenaikoa. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin eta Blonda arrazak enkanteratuko dira.
Eguna 10:30etan hasiko idiskoen aurkezpenarekin, eta 11etan enkantea hasiko da.
Iruzkinak desaktibatuta daude Arraza anitzeko ganaduen VI. Enkantea sarreran
Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información
Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.