Arraza anitzeko ganaduen VII. Enkantea
Uztailak 14an Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen Zazpigarren Enkantea izango da.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen lau arraza aurkeztuko dira; Limusin, Blonda, Txarolesa eta Pirenaikoa. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko da.
Jardunaldia 10:30etan hasiko da idiskoen aurkezpenarekin, eta 11etan izango da enkantea.