Arraza Anitzeko Ganaduen XXVI. Enkantea
Datorren uztailaren 28an, igandean, egingo da Arraza Anitzeko Ganaduen hogeita seigarren enkantea Aiako Testaje Zentroan.
Edizio honetan, haragitarako idisko ugaltzaileen bi arraza aurkeztuko dira, Limusin eta Pirenaika. RJ eta RP ugaltzaileen artean, Limusin arraza enkanteratuko da.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50€ aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin, eta 12:00etan ekingo zaio enkanteari.
Enkanteratuko diren idiskoen irteera fitxak ikusteko: