
Arraza anitzeko ganaduen XXV. Enkantea
Apirilaren 28an (Igandea) Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen hogeita bosgarren Enkantea izango da.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dira; Limusin, Blonda eta Pirenaika. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin eta Blonda arrazak enkanteratuko da.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50€ aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin eta 12:00etan enkantearekin.