Arraza anitzeko ganaduen XXIV. Enkantea
Urtarrilaren 28an (Igandea) Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen hogeita laugarren Enkantea izango da.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dira; Limusin, Txarolesa eta Pirenaika. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko da.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50€ aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin eta 12:00etan enkantearekin.