
Arraza anitzeko ganaduen XXII. Enkantea
Uztailaren 22an (larunbatez) Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen hogeitabigarren Enkantea izango da.
ADI! Lehen aldiz larunbatez egingo da enkantea, igandeko Hauteskunde Orokorrak direla eta.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen bi arraza aurkeztuko dira; Limusin eta Pirenaika. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko da.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50€ aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin eta 12:00etan enkantearekin.