
Arraza anitzeko ganaduen XXI. Enkantea
Apirilaren 23an Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen Hogeita batgarren Enkantea izango da.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen lau arraza aurkeztuko dira; Limusin, Pirenaika, Blonda eta Txarolesa. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin eta Blonda arrazak enkanteratuko dira.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50€ aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin eta 12:00etan enkantearekin.