Arraza anitzeko ganaduen XX. Enkantea
Urtarrilaren 22an Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen Hogeigarren Enkantea izango da.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dira; Limusin, Pirenaika eta Txarolesa. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko da.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50€ aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin eta 12:00etan enkantearekin.