
Arraza anitzeko ganaduen XVIII. Enkantea
Uztailaren 24an Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen Hamazortzigarren Enkantea izango da.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen bi arraza aurkeztuko dira; Limusin eta Pirenaika. Eta Limusin arrazako RJ eta RP ugaltzaileak.Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50€ aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:00ean hasiko da aurkezpenarekin eta 12:00etan enkantearekin.