
Arraza anitzeko ganaduen XVII. Enkantea
Maiatzaren 8an Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen Hamazazigarren Enkantea izango da.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dira; Limusin, Pirenaika eta Txarolesa. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin eta Blonda arrazak enkanteratuko dira.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50€ aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:50ean hasiko da aurkezpenarekin eta 12:00etan enkantearekin.