
Arraza anitzeko ganaduen XV. Enkantea
Urriaren 24an Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen Hamabosgarren Enkantea izango da.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen lau arraza aurkeztuko dira; Limusin, Blonda, Txarolesa eta Pirenaikoa. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko da.
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin eta 12:00etan enkantearekin.