Aiako Testaje Zentroko hazitarakoen XXVI. Enkanteko salmenten laburpena
Salmenten arrakasta erabatekoa izan zen XXVI. enkantean, animali guztiak saldu baitziren.
Zehazki, 14 zekor jarri ziren enkantean, eta 14ak saldu ziren. Esleitutako animaliak Euskal Autonomia Erkidegoko zein Huesca, Nafarroa, Salamanca, Soria eta Zamorako ustiategietara joan ziren.
Enkantearen preziorik altuena 5.700 eurokoa izan zen, Salamancako abeltzain bati esleitutakoa; limusin RJ arrazako zekor bat izan zen saldutako animalia. RJ eta RP animalien batez besteko esleipen prezioa 4.100 eurokoa izan zen, 3.300 euroko irteera prezioarekin. Haragitarako zekorren batez besteko prezioa, berriz, 3.530 eurokoa izan zen, eta irteera prezioa 2.600 eurokoa.
Pirenaiken kasuan, preziorik altuena 3.900 eurokoa izan zen, Nafarroako abeltzain bati esleitutakoa. Esleipenaren batez besteko prezioa 3.600 eurokoa izan zen, eta hasierako prezioa 2.600 eurokoa.