Helette 2017
Igande honetan, martxoak 19, Behe Nafarroako Heleta herrian IV Euskal Herriko biga blonden Txapelketa izango da. Markina eta Heletaa artean txandakatuz egiten da Txapelketa da hau, eta aurten Heletari dagokio bere antolaketa. Txapelketan 8 eta 36 hilabete arteko ia 100 buruk parte hartuko dute. Animali hauek Iparraldeko 22 eta Hegoaldeko hiru baserrietakoak izango dira. Animaliak adinaren arabera 10 ataletan banatuko dira eta epaile lanak Pascal Milon eta Josu Payas kalifikatzaileak egingo dituzte.. Hegoaldeko ordezkaritza Arrietako Iturbe anaien lau bigak, Orioko Jose Angel Zendoiak ere beste lau biga eramango ditu eta azkenik, Aretxabaletako Jesus Kortabarriak bi burukin parte hartuko du. Txapelketa goizeko 9etan hasiko eta atal bakoitzeko txapeldunez gain, Txapeldun Haundia, Zerra onena eta Herrialde onenaren saria aukeratuko dira. Txapelketatik kanpo, Pariseko SIA Ferian parte hartu duten Iparraldeko animaliak izango dira ikusgai. Txapelketa hau Heletako KABALAK, Iparraldeko ORDAGO eta EBAFE Euskadi Blonda Federazioaren elkarlanaren fruitua da. Mugaz bi aldeko erakunde hauen helburu nagusia arrazaren hobekuntza eta zabalpena da.