Uztailaren 18an Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen Hamalaugarren Enkantea izango da.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen bi arraza aurkeztuko dira; Limusin eta Pirenaika. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko da.
COVID-19 dela eta, enkanterako edukiera mugatua izango da eta parte hartu ahal izateko, aldez aurretik akreditatu eta fidantza (50 €) beharko da. Antolakuntzatik urruntasuna eta garbitasun arauak ahalik eta gehien zainduko dira.
Ezarritako arauak hauek dira:
- Aurre Akreditazioa 682 340 679: Gehienez 2 pertsona akreditazio bakoitzeko, enkante-interesa duen pertsona eta laguntzailea. Ibilgailuaren matrikula eskatuko da.
- Fidantza (50€): Esparruaren sarreran kobratuko da.
- Animalien Bisita: Enkante-egunean animaliak bisitatzeko 2 txanda ezarriko dira: 10:30 eta 11:15. Bisita egin nahi baduzu, akreditazioan adierazi beharko duzu.
- Maskara eskatzen da.
- Antolatzaileak ezarritako arauak denbora guztian betetzea.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50€ aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin eta 12:00etan enkantearekin.