
Arraza anitzeko ganaduen XVI. Enkantea
Urtarrilaren 23an Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen Hamaseigarren Enkantea izango da.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen bi arraza aurkeztuko dira; Limusin eta Pirenaika. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko da.
COVID-19 dela eta, enkanterako edukiera %60ra mugatua izango da eta parte hartu ahal izateko, aldez aurretik akreditatu eta fidantza (50 €) beharko da. Antolakuntzatik urruntasuna eta garbitasun arauak ahalik eta gehien zainduko dira.
Ezarritako arauak hauek dira:
- Aurre Akreditazioa 682 340 679: Gehienez 2 pertsona akreditazio bakoitzeko, enkante-interesa duen pertsona eta laguntzailea.
- Fidantza (50€): Esparruaren sarreran kobratuko da.
- Abereen bisitak: abereak bisitatzeko hitzordua eskatu beharko da: 608 283 875.
- Aurretiko egunak.
- Enkante-eguna: bisita-txanda bi: 11:00etan eta 11:30ean.
- Indarreko COVID pasaportea aurkeztu beharko da testaje-zentrora sartzean.
- Beti eraman beharko da maskara, eta pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun-tartea zaindu beharko da.
- Antolatzaileak ezarritako arauak denbora guztian betetzea.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50€ aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:50ean hasiko da aurkezpenarekin eta 12:00etan enkantearekin.