Arraza anitzeko ganaduen X. Enkantea
Uztailak 19an Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen Hamargarren Enkantea izango da.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dira; Limusin, Blonda eta Txarolesa. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko da.
COVID-19 dela eta, enkanterako edukiera mugatua izango da eta parte hartu ahal izateko, aldez aurretik akreditatu eta fidantza (50 €) beharko da. Antolakuntzatik urruntasuna eta garbitasun arauak ahalik eta gehien zainduko dira.
Ezarritako arauak hauek dira:
Aurre Akreditazioa 682 340 679: Gehienez 2 pertsona akreditazio bakoitzeko, enkante-interesa duen pertsona eta laguntzailea. Ibilgailuaren matrikula eskatuko da.
Fidantza (50€): Esparruaren sarreran kobratuko da.
Animalien Bisita: Enkante-egunean animaliak bisitatzeko 2 txanda ezarriko dira:
10:30 eta 11:15. Bisita egin nahi baduzu, akreditazioan adierazi beharko duzu.
Maskara eskatzen da.
Antolatzaileak ezarritako arauak denbora guztian betetzea.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50€ aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin eta 12:00etan enkantearekin.