Arraza anitzeko ganaduen IX. Enkantea ON LINE
Apirilaren 17, 18 eta 19an Aiako Testaje Zentroko Arraza Anitzeko Ganaduen IX. Enkantea ON LINE ospatuko da.
Enkante honetan Haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dira; Limusin, Txarolesa eta Pirenaikoa. RJ + RP ugaltzaileen artean ere Limusin eta Blonda arrazak enkantera aterako dira.
ON LINE Enkantearen hasiera, Apirilaren 17an arratsaldeko 17:00etatik apirilaren 19raino eguerdiko 14:00ak arte.