Garraioak jatorrian desinfektatuta eta desintsektatuta igande honetan
Urriaren 26an, igandean, Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen hogeita hamaikagarren Enkantea izango da.
Animaliak AIAtik enkantearen ondoren ateratzeko erabiliko den garraioak jatorrian desinfektatuta eta desintsektatuta egon beharko du aldez aurretik, eta hori dagokion ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da.
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin eta 12:00etan enkantearekin.