Arraza Anitzeko Ganaduen XXIX. Enkantea
Apirilaren 27an, igandean, Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen hogeita bederatzigarren Enkantea izango da.
Enkante honetan, haragitarako idisko ugaltzaileen lau arraza aurkeztuko dira: Limusin, Pirenaika, Akitaniako Blonda eta Xaroles. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin eta Akitaniako Blonda arrazak enkanteratuko dira.
Testaje Zentroan animalia bat erosten duenari 50 euro aplikatuko zaizkio administrazio eta kudeaketa gastuengatik (agiria, gutun genealogikoa, etab.).
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin, eta enkantea 12:00etan izango da.