SALAMANCA 2016 – SALAMAQ16

Irailaren 7tik12ra Salamancako Ferialekuan 28. Nazioarteko Ganadu Erakusketa izango da. Feriaren egitarauan jasotzen den bezala, hainbat jarduera egingo dira: Nazio mailako txapelketak, jardunaldi teknikoak, animali pisaketak, espezie desberdinetako animalien Enkante Ofiziala. Komentatu baita ere, Ganadu Erakusketaz gain Gaztela Leongo 33. Nekazal Feria ere izango dela eta bertan sektorean izan diren azken orduko berriak makinaria berrikuntzak eta abar izango dira ikusgai.
Feria irailaren 8an irekiko da eta, besteak beste, honako jarduera hauek aurreikusten dira:

  • Limousin eta blonda arrazako animalien pisaketa: Irailaren 8an egingo da.
  • Limosuin arrazako Nazio mailako XXV. Txapelketa : Irailaren 9 eta 10ean.
  • Txaroles arrazako XXVIII. Nazio mailako txapelketa: Irailaren 9tik10era
  • Blonda arrazako Nazio mailako IX Txapelketa: Irailaren 11an, igandea, goiz eta arratsaldez izango da.
  • Ganadu Enkate Ofiziala: Irailaren 12an.