SALAMANCA 2013

Irailaren 5ean zabalduko ditu ateak Salamancako Feriatokian egingo den XXV. Nazioarteko Ganadu Erakusketak.

Irailaren 6, 7 eta 8an Limusina arrazaren lehiaketa nazionala ospatuko da Bizkaiko 6, Gipuzkoako 3 eta Arabako ustiategi 1etatik etorritako 47 eme eta 17 arrekin. 10ean enkante nazionala izango da Aiako Testaje Zentrotik eramandako 12 zekorrekin. Arraza Limusinaren Euskal Herriko enkantea.