ARKAUTE, Ganaduen enkante ofiziala

Apirilaren 22 eta 23an Zurekin harremanetan jartzen gara, datorren apirilaren 22 eta 23an Arkauteko Itsasmendiko Nekazaritza Eskolan (Araba) izango den behi, ardi eta zaldi-azienden GANADU ENKANTE OFIZIALERA gonbidatzeko. Enkanteratuko diren animaliak Iragarki kartela Larunbatean, abere-erakusketa izango da.

Larunbatean, Apirilak 22, inauguratuko da saioa, eta, bertan, enkantean aterako diren animaliak izango dira ikusgai.
Jarduera Egitarauaren barruan, larunbatean, hurrengo Jardunaldi Teknikoa ospatuko da:
HITZALDIAK:
16:30h Haragi-abelgorriaren Osasun-egitarauak. Ustiapenetako Biosegurtasuna.
Txostengilea: Gorka Aduriz. Animalien Osasun Arloko Burua.

Igandean, Apirilak 23, txaroles, Limusin, Pirenaika eta Ardi Latxak enkantean jarriko dira, halaber, Euskal Herriko mendiko zaldien zozketa egingo da.
9:00etatik 11:00etara txartelak lortzea.
11:00etan enkantearen hasiera:
Limusin: AIA proba-zentroko 7 ar, ondorengo jabetzekin; Premietxeberri (SS) buru 1, Iñaki Zunzunegi (SS) buru 1, Iñaki Odria (SS) buru 1, Juan Altuna (SS) buru 2, Karlos Ibarrondo (BI) buru 1, Jon Andoni Golzarri (BI) buru 1.

Antolatzailea: EHAHE Babeslea Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundia eta,  HAZI eta NEIKERen lankidetzarekin