EUSKADIKO XXI BLONDA TXAPELKETA AZPEITIAN

Euskadiko XXI Blonda Txapelketa

Uztailaren 25ean, Santiago egunean, Azpeitian Euskadiko XXI Blonda Txapelketa egingo da.

Bertan Bizkaiko bi ukuilu eta Gipuzkoako sei ukuiluetatik eramandako 110 buruk (nagusi eta txahal)parte hartuko dute. Animali hauek 15 atal desberdinetan lehiatuko dira, urrixak adin eta egoera erreproduktiboaren arabera (txahalarekin eta txahalik gabe) 12 ataletan banatuko dira, idiskoak berriz hiru sekzioetan lehiatuko dira.

Epaiketa Iparraldeko epaileen lana izango da. Txapelketa goizeko 10etan hasiko da eta eguerdiko 14,30etarako bukatuta izatea aurreikusten da.

Txapelketan parte hartzen duten animali asko hazitik sortuak direla azpimarratu nahi genuke, baina aipatzekoa da baita Txapelketan parte hartuko duten idiskoen maila eta kalitatea.

Beraz, haragitako animali bikainak eta behien errapean dauden txahal ezin hobeak ikusteko aukera izango dugu Santiago egunean Azpeitian.

Bertara etortzeko gonbitea luzatu nahi dizugu!!!!.