Zentroaren helburuak

Idiskoekin:

  • Idiskoen testaje ofiziala egitea, animalia horien balorazioa objektiboa ahalbideratuko duten indizeak lortuz.
  • Kalitate genetikoa eta berme sanitarioa duten animalien hedapena sektoreko ganaduzaleen artean, enkante eta salmenta publikoetan.
  • Material genetikoa hedatzea ABEREKIN S.A. intseminazio zentrora animalia onenak eramanez.
  • Beste herrialde batzuekiko dependentzia ekiditea material genetikoa eta hazitarako animaliak erosteko orduan.

Emeekin:

  • Aurrerako bigen hazkuntza kolektiboa, zentroan dauden instalazioak aprobetxatuz.
  • Zentroko bigen balorazio morfologiko-funtzionala egitea.
  • Aurrerako bigen beharra duten ukuiluak kalitatezko bigekin hornitzea.
  • Bertan dauden animalien salmenta bateratuak egiteko aukera ematea.