Animalien zaintza Zentroan

Koarentena-gunera sartzerakoan loteko animalia bakoitzari bere fitxa medikua egingo zaio, eta bertan zehaztuko dira sarrerako baldintza fisiologikoak.

Koarentena-aldian:

  1. Klamidiasiaren aurkako prebentziozko tratamendua egingo zaie .
  2. Animaliak kanpo eta barne parasitoen aurka tratatuko dira.
  3. Birus sintzitialaren, Pasteurellaren eta Parainfluenza birusaren aurka txertatuko dira.
  4. Behi-enterotoxemiaren aurkako txertoa jarriko zaie.
  5. Koarentena bukatzear dagoenean, ezkabiaren prebentziorako tratamendua egingo zaie.
  6. Zentroan daudenean, idisko guztiei azazkal-arteko dermatitisaren aurkako tratamendua ematen zaie.
  7. Noizbehinka eltxoen arukako tratamenduak ematen zaizkie.
  8. Lehenengo 15 egunetan estresaren aurkako pentsuarekin elikatzen dira.
  9. Leptospirosiaren eta karbunko sintomatikoaren aurkako aurkako tratamendu prebentiboa ematen zaie.
  10. Sarrera egunetik 30-40 egunera kontrol serologikoa eta dermis barneko tuberkulinizazioa egiten zaie. Odolean honako gaitz hauek aztertzen dira: Kareneko gaitza edo bruzelosia, Leukosia, Perineumonia, IBR, BVD, Paratuberkulosia eta bigetan baita Neospora ere.
  11. Testaje-zentrotik irten baino, gehienez ere 30 egun lehenago, berriz ere osasun-probak eginten zaizkie, testaje-zentrora sartzeko baldintzetan aipatu diren gaitz guztien aurrean negatibo direla ziurtatu ahal izateko.