Abereek bete beharreko osasun-baldintzak

  • Azken 30 egunetan egindako osasun-probetan Tuberkulosia, Kareneko gaitza edo bruzelosia, Leukosia, Paratuberkulosia, IBR eta BVD negatiboa izatea. Horrez gain, bigak Neospora negatiboak izan beharko dira.
  • 2011ko uztailaren 1a baino lehenago egiten diren sarreretan, animaliak Mingain Urdinaren 1 serotipoaren aurka txertatuta eta birtxertatuta egon beharko dira. Hala ere, gaitzaren hedapen epidemiologikoaren arabera zehaztutako epea luzatu ahal izango da.
  • Osasun arloko eta animalien lekualdaketaren buruzko dokumentazioa eskatutako baldintzekin bat etorri beharko da.
    Sarrera garaian ezingo dute inolako gaitz infekto-kutsakorrik izan (katarroak, ezkabia, sarna eta abar).
  • Animaliak garbi etorri beharko dira.