Idiskoen aukeraketa

Jaiotza daten arabera, hiruhilero  Pisaketa Programan eta Arrazako Hobekuntza Planean parte hartzen duten ukuiluetan dauden idiskoen zerrenda jasotzen da.

Idisko hauetan honako hauek aztertzen dira:

  1. Idisko bakoitzaren genealogia eta bere gurasoen indize genetikoak; hori dela eta, potentzial genetikorik ez duten idiskoak baztertu egiten dira. Normalean, aukeratzen diren idiskoak, arrazako zezen onenekin (intseminazio bidez zein Testaje zentrotatik datozenekin) indize onenak dituzten behietan egiten diren  akoplamendu bideratuetatik jaiotakoak dira.  Erabilera goiztiar, misto eta berandukorako idisko onenak aukeratzen dira.
  2. Horrez gain animalien datu fenotipikoak ere, pisuarenak zein morfologikoak, kontuan izaten dira. Datu hauek  Errendimenduaren Kontrolerako, hiruhilero, ustiategira egiten diren bisitetan jasotzen dira. Eboluzio bikaina izan ez dutenak edota erditze arazoak izan dituztenak baztertu egiten dira.

Kontrol genetikoa eta fenotipikoa gainditu duten idiskoak  tekniko aukeratzaileak ikusten ditu idiskoen gaitasunari buruzko azken erabakia hartzeko. Ikuskapen hori aprobetxatzen da, aitatasuna eta amatasuna baieztatuko duten lagin biologikoak hartzeko idiskoei.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar