Arrakasta arraza anitzeko II. enkantean
Zozketaren aurretik, ikusmin handia zegoen, eta horri esker, besteak beste, salmenta kopurua ere handia izan zen. Nahiz eta partaide gehienak Euskal Autonomia Erkidegokoak izan, Estatuko beste leku askotako (Salamanca, Ávila, Zamora, Palencia, Soria, Ourense, Nafarroa…) abeltzainek ere parte hartu zuten abelburuen enkantean, haien ustiapenen produkzioa hobetzeko asmoz.
Piriniotar, Limusina, Blonda eta Txaroles arrazetako haragitarako abelburuak atera ziren enkantera, 2.200 €-ko hasiera-prezioarekin eta 2.644 €-ko errematearekin. Zozketatutako 20 animalietatik, 16 saldu ziren.
Blonda arrazako ugaltzaile gazteen eta Limusina arrazako ugaltzaile gazteen eta etorkizun handiko ugaltzaileen enkantearen kasuan, Blonda arrazako 4 hazitarako atera ziren. Horietako 3 esleitu ziren, 2.867 €-ko prezioan batez beste. Limusina arrazari dagokionez, 6 hazitarako aurkeztu ziren, eta guztiak esleitu, 3.534 €-ko batez besteko prezioan. Aipatzekoa da abelburu horietako bat 5.400 €-tan esleitu zela, hasiera-prezioa 2.800 €-koa bazen ere.
Datu horiek erakusten digute Aiako Test Zentroko enkanteetan jarraitutako bidea egonkortzen ari dela, eta arraza anitzeko zentroen artean erreferentzia bilakatzen ari dela, Euskal Autonomia Erkidegoko Hobekuntza Genetikoko ustiapenetako abelburu-aukera ona duelako.