Osasun baldintzak

Aiako Testaje Zentrora eraman nahi diren animaliek  derrigorrez bete behar dituzten osasun-baldintzak:

Jatorriko ustiategiak bete beharrekoak

  • Ofizialki Tuberkulosia ez duen ukuilua  (T3)  izatea.
  • Ofizialki Kareneko Gaitza edo Bruzelosia ez duen ukuilua  (B4)  izatea.
  • Leukosi Enzootikoa ez duen ukuilua izatea.
  • Azken 24 hilabeteetan gutxienez sei hilabeteko tartearekin ukuiluko abere guztiei  bi proba serologiko eginak izatea, azken proba kolektiboa azken 12 hilabeteetan egindakoa izanik, eta proba horietan  Behi Perineumonia Kutsakorraren  aurkako erantzun positiborik ez antzematea.

Aberreek bete beharreko osasun baldintzak

  • Azken 30 egunetan egindako osasun-probetan  Tuberkulosia, Kareneko gaitza edo bruzelosia, Leukosia, Paratuberkulosia, IBR eta  BVD negatiboa izatea. Horrez gain, bigak Neospora negatiboak izan beharko dira.
  • 2011ko uztailaren 1a baino lehenago egiten diren sarreretan, animaliak  Mingain Urdinaren 1 serotipoaren aurka txertatuta eta birtxertatuta egon beharko dira. Hala ere, gaitzaren hedapen epidemiologikoaren arabera zehaztutako epea luzatu ahal izango da.
  • Osasun arloko eta animalien lekualdaketaren buruzko dokumentazioa eskatutako baldintzekin bat etorri beharko da.
    Sarrera garaian ezingo dute inolako gaitz infekto-kutsakorrik izan (katarroak, ezkabia, sarna eta abar).
  • Animaliak garbi etorri beharko dira.

Animalien zaintza Zentroan

  • Koarentena-gunera sartzerakoan loteko animalia bakoitzari bere  fitxa medikua egingo zaio, eta bertan zehaztuko dira sarrerako baldintza fisiologikoak.Koarentena-aldian:
    1. Klamidiasiaren aurkako prebentziozko tratamendua egingo zaie .
    2. Animaliak kanpo eta barne parasitoen aurka tratatuko dira.
    3. Birus sintzitialaren, Pasteurellaren eta Parainfluenza birusaren aurka txertatuko dira.
    4. Behi-enterotoxemiaren aurkako txertoa jarriko zaie.
    5. Koarentena bukatzear dagoenean, ezkabiaren prebentziorako tratamendua egingo zaie.
    6. Zentroan daudenean, idisko guztiei azazkal-arteko dermatitisaren aurkako tratamendua ematen zaie.
    7. Noizbehinka eltxoen arukako tratamenduak ematen zaizkie.
    8. Lehenengo 15 egunetan estresaren aurkako pentsuarekin elikatzen dira.
    9. Leptospirosiaren eta karbunko sintomatikoaren aurkako aurkako tratamendu prebentiboa ematen zaie.
    10. Sarrera egunetik 30-40 egunera kontrol serologikoa eta dermis barneko tuberkulinizazioa egiten zaie. Odolean honako gaitz hauek aztertzen dira: Kareneko gaitza edo bruzelosia, Leukosia, Perineumonia, IBR, BVD, Paratuberkulosia eta bigetan baita Neospora ere.
    11. Testaje-zentrotik irten baino, gehienez ere 30 egun lehenago, berriz ere osasun-probak eginten zaizkie, testaje-zentrora sartzeko baldintzetan aipatu diren gaitz guztien aurrean negatibo direla ziurtatu ahal izateko.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar