PUNTA PUNTAKO BLONDA GENETIKA SALGAI SALAMANCAN

Datorren irailaren 10ean eta Salamancako 25. Nazioarteko Ganadu Erakusketaren barne, Nazio Mailako enkante ofiziala egingo da. Bertan, Aiako testajegunean testatutako 8 idisko Blonda izango dira salgai. Animali hauek irailaren 5etik aurrera Feriatokian ikusteko aukera izango da.

Aurkezten diren idisko Blondak, erabilera desberdinetakoak izango dira, mistoak edota misto-haragia ekoiztekoak eta animali guztietan arrazaren ezaugarriak antzematen dira, zabalerak, luzerak eta atzealde indartsuak, beti ere erditze erraztasuna ahaztu gabe. Web orri honetako “Testaje” atalean idisko bakoitzaren norbanako fitxak eta pisaketa bilakaera orriak ikus ditzakezu.

Idisko Blonda hauen irteera prezioak 2.250 € eta 2.750 € artekoak izango dira eta erosleek Salamancako Aldundiak ematen duen eroste laguntza jaso ahali zango dute, 300 € arte Salamancako erosleentzat eta 200 €arte gainontzekoentzat.